Descripción de la oferta
[EUS] Lan eskaintza: MASAJISTA – SPA & WELLNESS ORBEA (EIBAR) Lanpostuaren deskribapena:Osasunaren eta ongizatearen arloan esperientzia baduzu eta zure lana masajeen bidezko arreta pertsonalizatuan oinarritzen bada, zuri egokitzen zaizun aukera dugu.NEOn, Spa & Wellness Orbean (Eibar) gure taldean bat egingo duen masajista profesionala bilatzen ari gara.Gertutasuna, profesionaltasuna eta bikaintasunaren zerbitzua baloratzen dituen pertsona arduratsua, enpatikoa eta dinamikoa nahi dugu gure taldera gehitzeko. Eginkizun nagusiak:Bezeroei ongizate eta masaje zerbitzuak eskaintzea (erlaxatzaileak, kirol-masajeak, drainatze linfatikoa, tratamendu korporalak, erritualak eta pack-ak).Saioak pertsona bakoitzaren behar eta helburuetara egokitzea.Spa zerbitzuaren kalitate eta higiene estandarrak betetzen direla bermatzea.Zentroaren irudia eta bezeroen esperientzia hobetzen laguntzea.Taldeko beste kideekin lankidetzan aritzea, koordinazio eta zerbitzuaren jarraipenean. Eskakizunak:Masajista profesionalaren titulua edo baliokidea.Antzeko postuetan aurretiko esperientzia (spa, wellness zentroak edo fisioterapia guneak).Euskara eta gaztelania ahoz eta idatziz ulertzeko eta komunikatzeko gaitasuna.Jarrera arduratsua, enpatikoa eta bezeroarenganako orientazioa.Taldean lan egiteko eta antolatzeko gaitasuna. Positiboki baloratuko da:Estetikako edo tratamendu korporal espezifikoetan prestakuntza osagarria.Bezeroen arreta eta salmenta osagarrien esperientzia.Ingelesaren oinarrizko ezagutza. Eskaintzen da:Ordutegi malgua eta ingurune atsegina.Lan-eremua: Spa & Wellness Orbea (Eibar).Berdintasunarekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta lan-bizitza eta bizitza pertsonalaren bateragarritasunarekin konprometitutako talde baten parte izateko aukera.Interesdunek beren hautagaitza bidal dezakete: