Descripción de la oferta
ppOrereta Ikastolaren proiektu instituzionala eta kudeaketa integrala bultzatzeko, Kudeatzaile – Zuzendari-Gerente baten bila gabiltza. Pertsona honek ikastolaren norabide orokorra eta eguneroko kudeaketa uztartuko ditu, erakundearen jasangarritasuna eta etorkizuneko garapena bermatuz. /ppArtezkaritza Kontseiluaren menpe, eta zuzendaritza taldearekin elkarlanean, proiektu hezitzailea, identitatea eta balio kooperatiboak indartu eta erakundearen helburu estrategikoak gauzatuko ditu. /ph3Ardura nagusiak honako hauek dira: /h3ulliIkastolaren estrategia definitu eta garatzea, Artezkaritza Kontseiluarekin batera. /liliKudeaketa ekonomikoa koordinatzea: aurrekontuak, diruzaintza, inbertsioak eta baliabideen optimizazioa. /liliPertsonen kudeaketa eta lidergoa sustatzea, zuzendaritza taldearekin eta langileekin elkarlanean. /liliProiektu hezitzailearen garapena eta ikastolaren helburu estrategikoen arteko koherentzia bermatzea, zuzendaritza pedagogikoaren laguntzaz. /liliBarne nahiz kanpo komunikazioa kudeatzea. /liliKomunitatea sendotzea: ikasleen, familien eta irakasle/langileen parte-hartzea eta lankidetza sustatuz. /liliZerbitzu orokorrak eta azpiegituren funtzionamendu egokia bermatzea. /liliKomunikazio instituzionala eta harreman estrategikoak garatzea, administrazioekin, familiekin eta gizarte-eragileekin. /liliIkastolaren nortasun kooperatiboa, euskararen sustapena eta komunitatearen kohesioa indartzea. /li /ulh3Baldintzak: /h3ulliEnpresa Administrazioa, Ekonomia, Hezkuntza Kudeaketa edo antzeko diziplinetako unibertsitate titulazioa. /liliEuskara: gutxienez C1 maila. /liliKudeaketa edo zuzendaritza arloko esperientzia egiaztatua. /li /ulh3Baloratuko da: /h3ulliHezkuntza sistemaren eta Ikastolen ereduaren ezagutza. /liliKooperatiben funtzionamendua eta araudia ezagutzea. /li /ulpPertsonak erdigunean jartzen dituen lidergo ereduan sinesten baduzu, ikuspegi estrategikoa eta kudeaketa gaitasuna uztartzen badituzu, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai den hezkuntza komunitate sendo bat eraikitzen lagundu nahi baduzu, hau da zure aukera! /p /p #J-18808-Ljbffr