Descripción de la oferta
MAIER 1975ean sortu zen, eta Mondragon Korporazioko kide da, Automozio dibisioan integratuta. Apaindutako eta konplexutasun funtzional handiko plastikozko piezen diseinuan eta fabrikazioan aitzindari gara. Pertsonen garapena, parte-hartzea eta beste gizarte-errealitate batzuekiko lankidetza dira gure erakundearen etorkizunaren oinarri. MAIER benetako aktore globala da, eta egoitza Gernikan (Bizkaia) eta lantegiak, aliantzak eta merkataritza-bulegoak ditu hamar herrialde baino gehiagotan. MAIERen aukera-mundu berri bat irekitzen dizugu. Erronkari aurre egiteko prest gaituzu?Gernikako fabrikan, gure ekoizpen taldean lanean hasteko pertsonak bilatzen ari gara.Zer egingo duzu?-Piezak ikuskatzeko eta muntatzeko eragiketak-Kalitateko-kontrolak, definitutako estandarrei jarraituz.Baldintzak:-3 txandantan lan egitkeo ordu prestasuna.-Euskaraz hitz egiteko gaitasuna baloratuko da.-Adar teknikoko Lanbide Heziketa edo antzekoak baloratuko dira.-Industri-arloan aurretik izandako esperientzia baloratuko da.Zer eskaintzen dugu?-Finkatutako empresa berritzailean sartzea, bertako pertsonekin eta gizartearekin konprometituta.-Prestakuntza eta garapena.-Lan giro ona.-Gizarte-onurak eta lan-baldintza lehiakorrak.
#J-18808-Ljbffr